Balbulen mekanizazioa
Balbulen mekanizazioan 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ARRI, sektoreko erreferente bihurtu da eta horretarako ezinbestekoa izan da ezagueraren eta jakintzaren transmisioa.
Balbulen mekanizazioan aditu izatera iristeko egindako ibilbidean, nahitaezkoak izan dira Trevisan makinak. Honi esker, hainbat balbula mota (ataka-balbulak, bola-balbulak, globo-balbulak, erretentziokoak, ardazdunak, tximeletazkoak, etab.), aplikazio (oil&gas, nuklearra, urpekoa, kriogenikoa, etab.) eta material ezberdin (altzairu herdoilgaitza, inconela, duplexa, etab.) mekanizatzeko gaitasuna garatu du.
Bezeroarekin arreta
Gure bezeroen beharrei erantzuteko, piezen mekanizazioa gain, kudeaketako eta mantenuko zerbitzuak ere gauzatzen ditugu.

Lantaldea
ARRI osatzen duten pertsonak dira gure enpresan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatzen dituen motorra.

Bezeroarekiko konpromezua
ARRIn bezeroa beti dago erabaki guztien erdigunean.

Analisi teknikoa
Bezeroaren beharrak betetzeko, lehenik eta behin, behar horiek ezagutu eta kasu bakoitzean irtenbiderik onena eskaini behar da.

Programazioa
Proiektu bakoitzaren estrategia teknikoa eta garapena, etengabe aldatzen ari den bulego tekniko baten eskutik.

Hasierako kontrola
Fabrikatu aurreko analisia, fase bakoitza kontrolpean.

Doitasunezko mekanizazioa
Gure bezeroen leialtasunak bermatutako 30 urtetik gorako esperientziaren oinarria da.

Tarteko kontrola
Produktuaren kalitatearen etengabeko jarraipena ekoizpen-prozesuan zehar.

Amaierako kontrola
Kontrol zorrotza prozesu osoan, ezinbestekoa gure zerbitzuaren azken kalitatea bermatzeko.

Entsegu ez suntsikorrak
Gure bezeroek gehien eskatzen
duten zerbitzu osagarrietako bat.

Etengabeko formazioa
ARRIn gure taldearen etengabeko prestakuntzaren aldeko apustu sendoa egiten dugu.
Trevisan DS1200
Ø2400 mm eta 25 t bitartean
Trevisan makinen artean Trevisan DS1200 modeloa gailentzen da dimentsio handiko piezak mekanizatzeko duen gaitasunagatik (Ø2400mm-ko diametroak eta 25 Tn-rainoko piezak).
Gure bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko asmoz, baliabide teknikoen eta kudeaketarako baliabideen etengabeko hobekuntzan datza ARRIren helburua.
Zeiss
Era berean, zehaztasun handiko neurketak egin ahal izateko Zeiss Makina Tridimentsionala ere badauka eta bezeroaren eskaeren arabera entsegu ez suntsikorrak ere eskaintzen ditu, gure bezeroen beharrak ahalik eta ondoen betetzera zuzenduta betiere.

ISO 9001:2015
2010etik, etengabeko hobekuntza-sistemari esker, kalitateko ISO 9001 ziurtagiria dauka enpresak eta horren erakusle da bezeroari eskaintzen zaion zerbitzu ezin hobea. Hobekuntza horrek, kudeaketarako baliabideetan eta baliabide teknikoetan egiten diren inbertsioetan du isla eta egunerokoan zein etorkizunean daramagun norabiderantz bideratzen gaitu.